XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tantoka

- Toulon-en ohoin batzu sartu dira Banketxe batean diru-kutxa xangratu beharrez.

Uste gabetarik botoin bat hunkitu dute polizaren abisatzekoa.

Poliza jin da. Ohoinek tiratu, bertzek ere. Bi ohoin eta bi poliza-gizon kolpatu, hirur ohoin preso hartuak, biga ihesi.

- Eskandala ttipi bat Erroman: Vatican-eko atezainaren gelan atxeman dute, zigarreta-kontrabanda handia egiten zuelako froga: kintal bat zigarreta arrotz!

- Boumediennek erran du: Ekainaren l9-ko gure jazartzea ez dugu egina ez Amerikaren alde, ez Ekaldeko komunixten alde, bainan bakarrik gure Algeria maitearen fagoretan.

- Irak-en sei minixtro ezarri dituzue gobernutik kanpo, Nasser-en aldekoak zirelakotz, eta Aref marexalak ez duelakotz nahi bere herria jar dadin Egyptoaren meneko.

- Grezian bada gabaska handia erregetiarren eta errepublikanoen artean.